ZER NAHI DU AA.EE. FEDERAZIOAK


  •  Hiritarrentzako izango den hiria eraikitzen eta hedatzen saiatu, zeinean etxebizitza, hasialdia, ekonomia, kultura, Irakaskuntza eta Osakidetza, horiek denen  garapen eta erabileren harmonian bizi gaitezen. Kutsadurarik gabea eta giza elkartetarako aukera zabala dituen hiria, non ibilgailu pribatua urrituko den eta txartel bakarra duen kalitatezko garraio publikoa indartu, zeinen enpresa jabeak ondo eramaten direlarik, elkarren kontrako erronka barik.
  • Bizitza aberasdun auzoak bultzatu, behar haina ahalmen eta diruz kudeatu al ditzaten demokratikoki eta gizarte-elkarteen parte-hartzeaz, Barrutiko kontseiluak barne, hoberako bideak, kultur eta kirol gizarte-zerbitzu berriak sortu eta mantenduko dituelarik. Auzoko ekonomia eta elkarbizitzarako bizigarri diren merkatari txiki, tailer eta artesaniako eskulanen garapenaren alde egin behar dugu.
  • Kide ditugun Elkarteen jokabideak koordinatu, beren autonomia errespetatuz eta indarreko legeriaren eta beren Estatutuen betekizunak gorde al ditzaten zainduaz.
  • Elkarte ezberdinen batasun-loturak indartu, kontaktuak eraginaz eta denen ekintzen berri elkarri emanaz.
  • Kide ditugun Elkarte denei beren Estatutuen helburuak lortzen lagundu, auzoetako arazoak konpontzera bultzatuaz.


(Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren Estatutuak, Artikulu 2)