"Autopista Kanpora" plataformak azalpenak eskatzen ditu, Errekaldeko saihesbidearen proiektuaren idazketan atzerapen berriak izan direla jakin ondoren.
Autopista Kanpora plataformak zenbait idazki bidali dizkie azken asteotan Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bilboko Udalari, Carlos Altzaga Azpiegituren diputatuak egindako adierazpenei buruzko argibideak eskatzeko. Izan ere, diputatuak azaroaren hasieran iragarri zuen atzerapenak izango zirela saihesbidearen proiektuaren idazketan, eta "2025erako kontsignatutako dirua 2026an lerratuko zela".
Plataformatik uste dugu auzokideekiko errespetu falta dela informazio hori berriro komunikabideen bidez ezagutu izana. Gogoratu behar da Bilboko Udalak konpromisoa hartu zuela lau hilabetero etorkizuneko saihesbidearen bilakaerari buruzko informazioa emateko. Hala ere, konpromiso hori ez da bete, eta, gainera, plataformaren informazio-eskaera bakoitzaren aurrean, erakundeek «lanek aurrera jarraitzen zutela» eta «ez zegoela jakinarazteko berritasunik» esanez erantzun dute.
Orain iragarritako atzerapenarekin batera, gutxienez, atzerapenaren arrazoiei buruzko eta etorkizuneko egikaritze-proiektuan izan ditzakeen ondorioei buruzko azalpen argiak eman beharko lirateke.
Errekaldeko autobidea inauguratu zenetik 50 urte bete diren urte bereziki sinboliko honetan, instituzioei gogorarazi nahi diegu itxaronaldia luzeegia izan dela. Auzoarekiko konpromisoa ez da adierazpen publikoen bidez frogatzen, lortutako akordioak betez eta komunikazio gardena eta arduratsua bermatuz baizik.
Era berean, erakunde eskudunei eskatzen zaie plataformaren eskaerei lehenbailehen erantzuteko, eta atzerapenik gabe beharrezkoak diren informazio-bileretarako deialdia egin dezatela, herritarrei zor zaien gardentasuna eta informazioa eskaintzeko.
AUTOPISTA KANPORA