estropicioPRENTSA-OHARRA / NOTA DE PRENSA

Descargar o ver en castellano euskara

Manifestazioa egingo da datorren ostegunean, maiatzaren 2an, Zorrotzan, Sader eta Profersa lantegiak hirigunetik kanpo lehenbailehen lekualdatzea eskatzeko.

Sader-Profersa Kanpora! plataformak, dozena bat elkartek baino gehiagok osatutakoak (auzo elkarteak, ingurumenaren aldekoak…), manifestazio bat deitu du datorren ostegunerako, maiatzak 2. Ibilbidea Zorrotzako FEVEren trenbide-pasagunetik aterako da 19:00etan, eta Azoka plazan amaituko da, auzoko kale nagusiak zeharkatuz eta Agaleus taldeko aipatu enpresen instalazioetatik igaroz.

Duela astebete inguru gure lehen batzar informatiboa egin genuen Zorrotzan, plataforma aurkeztuz eta sinadura bilketa bat abiaraziz. Astebete baino gutxiagoan 1.500 baino gehiago bildu genituen.

Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Sader eta Profersa enpresei gaur egun duten Ingurumen Baimen Bateratua ez berritzeko, herritarrengandik metro gutxira daudelako, hondakin arriskutsuak tratatzen dituztelako eta beraien instalazioen segurtasuna zalantzagarria delako.

Apirilaren 26an, erreakzio kimiko batek eragindako isuriak alarma piztu zuen auzoan. Ke-laino trinko bat atera zen hormako eta teilatuko zirrikituetatik, eta minutu gutxiren buruan inguru guztian hedatu zen.

Honako galdera hau egiten dugu: noiz arte? Noiz arte jasango dugu aire arnasezin hau? Noiz arte itxarongo dugu beste istripu baten zain? Noiz arte onartuko dugu hondakin arriskutsuak daramatzaten kamioien eguneroko joan-etorria? Noiz arte utziko diegu herritarrei emisioei buruzko datuak ezkutatzen?

Eusko Jaurlaritzari eta Bilboko Udalari eskatzen diegu Agaleusekin lankidetzan jardun dezatela lehenbailehen Sader eta Profersarentzako kokapen berri bat aurkitzeko, hirigunetik urrun eta instalazio seguruekin, bertako langileen eskubideak errespetatuz.

Gero eta gehiago gara. Aski da bete gabeko promesekin, ez dugu gehiago jasango.

Sader-Profersa kanpora!